IRTEERA
JOAN AURREKO IRITZIAK
Datorren asteko, asteazkena, osteguna eta ostiralean urtero bezala eskolarekin
irteera bat egingo dugu, aurten
Zuhatzako aterpetxera.
Zuhatza Araban kokatuta dago. Irla bat da,
Ullibarri-Gamboaren urtegian dago.
Esan digute , Zuhatzan, Wind-Surf, Kayak,
pedalon,eta horrelako gauzak egin ahal ditugula, ze ondo!! Hurrengo asterako
eguraldi aldaketa ematen dute ( onerako), hori espero dut nik, ze ez da berdina
uretako kirolak egin eguraldi onarekin ala txarrarekin.
Maleta prestatzen ere hasi beharko naiz, eta
zer sartuko dut?
Lo zakua, kamisetak, prakak,lotzeko
txankletak ,…. Eta ahaztu gabe bainu jantzia. Bainu jantzia atera dudanean
Laredoko itsaso usaina zeukan, ummm…. Gainera lo zakua nire izebak utzitakoa
da, eta lo zaku hori oso potoloa da, espero dut gauen ez egitea bero asko …. Lo
zakua oso handia denez bere poltsatxoan eraman beharko dut.
Lo-gelan norekin izango garen esan digute,
ni:Diego,Malen,Eneko,Unax,Maddi eta Maialenekin naiz.
Irrikan nago Zuhatzara joateko.
KRONIKA
IRAILAK 20, 1. EGUNA:
Ni goizeko 8:30ean esnatu nintzen, autobusa
10:00etan genuelako. Esnatu eta segituan gosaltzera joan nintzen, umm ze goxoa
zegoen kola-kao hori…. Ondoren arropa janzten hasi nintzen. 9:30etan
etxetik nire aitarekin atera nintzen Ego-Gainera
joateko. 10:00etan autobusean igo ginenean Maddi, Maialen, Malen eta Mikelekin
eseri nintzen, azkeneko eserlekuan. Ullibarri-Gamboaren urtegira 11:00 inguruan
heldu ginen. Han itsasontzia hartu genuen. Zuhatzara heldu ginenean oso polita
iruditu zitzaidan, natur, paisaia ikusgarria zen.Gero elkargunera joan ginen
denok elkartzeko, han bakoitza ze lo-gelatan
eta norekin izango zen esan ziguten. Ni,
Maddi,Maialen,Malen,Unax,Diego,Eneko,Nahia Z, Mariam, Binetou, Markel C eta
Mikel L-rekin nintzen. Ondoren gure logelan gauzak utzi eta bazkaltzera joan
ginen, gainera ni arduraduna, ze ondo!!!! Bazkaltzeko zegoen: lehenengo platera:
dilistak, bigarrena: saihetsa piperrekin, eta postrea: izozkia.
Bazkaldu ondoren berriro elkargunera joan
ginen, arratsaldea prestatzera, bakoitzak uretako kirol bat egin behar zuen,
nik Wind Surf. Lehenengo nola egiten zen azaldu ziguten, eta gero…. Uretara!!
Ura pixka bat hotza zegoen baina guk neoprenoa geneukan. Wind Surfa oso polita iruditu zitzaidan. Bukatu
ondoren sikatu eta bokadiloa bat eman ziguten. Bokadiloa oso goxoa zegoen.
Bokadiloa bukatu genuenean, pontoira bainatzera joan ginen, ura pixka bat hotza
zegoen. 19:00ak inguru dutxa bat hartu eta 20:30ean afaltzera joan ginen. Zer
jan genuen jakin nahi al duzue?..... Makarroiak, san jakoboak eta jogurta.
Afaldu ostean 3.zelaikoak asmakizunak, istorioak,… kontatzen hasi ginen. 23:00etan
ohera joan ginen. Gauean nik sukarra izan nuen.
IRAILAK, 21
2.EGUNA:
Goizeko 8.15ean nire inguruko begi guztiak zabal zabalik zituzten. Goseak
amorratuta gosaria amen batean jan genuen.Gosaria goxo-goxoa zegoen. Ondoren
bakoitzak goizean ureako zein ekintza egingo zuen erabaki genuen, nik pedaloa
egin nuen, Saioa, Miren eta Marwarekin batera. Pedaloan Oier maisua ume txiki
bat izango balitz bezala, plisti-plasta hasi zitzaigun, uff…. Ze barre!!! Busti- bustita.
Bazkaltzeko arropa aldatu genuen. Menuan, lehenengo
platera: Fideoa, Bigarrena: Arraina? Uste dut arraina zela. Postreaz bai
gogoratzen naiz, platanoa izan genuen Sabela beterik arratsaldean zer egin
pentsatu genuen.
Arratsaldean Nahiarekin batera optimis egin nuen.
Bainu jantzia jarri eta optimist egitera!! Hasteko nola egiten zen azaldu
ziguten,eta ikasi genuen guztia praktikan jarri genuen uretan.Hasieran nik
neraman timoia eta Nahiak oihala. Bide erdian aldaketa egin genuen. Oso polita
iruditu zitzaidan haizeak eramaten gintuelako. Haizeak oso gogor jotzen zuenez
azkar joaten ginen.Hotza pasa nuen, baina bizipen polita iruditu zitzaidan. Bukatzerakoan
pontoira bainatzera joan ginen, ez dakizu ze hotza egiten zuen hor, baina
bestela ondo.
Bainatu ondoren dutxa bero-bero bat hartzea
erabaki genuen. Ze ondo geunden hor dutxa bero horren azpian. Bukatu ondoren, aldatu
eta jolastera joan ginen. Gu, neskak dantza bat prestatuta genuenez, entrenatu
eta hobetzera joan ginen. Dantzatzeko izkina batera joan ginen, eta bat-batean neska
nagusi batzuk ikusten eta txalotzen hasi zitzaizkigun.
20:30ean afaltzera joan ginen, afaria porru
patataz osatuta zegoen, bigarren platera haragia eta postreaz ez naiz
gogoratzen. Nik sukarra eduki nuen baina oso ondo sentitzen nintzen. Afaldu
ostean sua egin genuen, dezente kostatu zitzaigun baina lortu genuen. Han dantzak, txisteak, istorioak,
asmakizunak, eta denetik izan zen. Oso momentu polita iruditu zitzaidan. 23:00etan
denok ohera joan ginen. Ohe barruan sartu eta terapia pixka bat egin genuen,
00:00ak arte. Denok isildu eta ohean lo seko gelditu nintzen.
IRAILAK
22,
AZKENEKO
EGUNA:
Goizean esnatu bezain pronto nire ondoko
lagunei begiratu nien ea esnatuta zeuden. Denak esna eta baxu-baxu hizketan
hasi ginen. 8:30ean arropa jantzi, lo
zakua gorde eta gosaltzera joan ginen, gure azkeneko gosaria zen, ze pena…
Ondo-ondo gosaldu eta uretako kirolak egiteko prestatu ginen, ni piraguara joan
nintzen.
Hasieran Maialenekin batera izan behar
nintzen baina gero aldatu zidaten eta bakarrik jarri zidaten. Hasieran pixka
bat triste nengoen, baina gero pozik
jarri nintzen esan zidatenean kantsatuta baldin banengoen berak( maisuak)
lantzan eramango ninduela. Piraguatik atera ginenean aldatu eta bazkaltzeko
prest jarri nintzen. Bazkaldu baino lehenago denok batera argazki bat atera
genuen.Bazkari goxo-goxoa jarri ziguten. 14:15ean inguru zirenean jangelatik
irteten hasi ginen,14:30ean itsasontzia zain genuelako.Triste triste itsasontzira
igo eta Zuhatzatik joan ginen. 15:00etan autobusera igo eta…. EIBARRERA!!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina