2017-11-16

5 eta 6.mailakoak Zuhatzara joan ginen. Hemen egun horietako kronikak...

ZUHATZAKO
KRONIKA

Irailak 20, 21 eta 22an Zuhatzan egon ginen eskolarekin. Autobusean joan ginen. 45 minutu irauten du bidaiak eta gero itsasontzia hartu genuen irlara heltzeko. Irlan ur kirol asko egin genituen, adibidez: Optimist, Piragua, Pedalo, Windsurf eta Arraun. Oso ondo pasatu nuen ekintza horiek egiterako orduan.

5. eta 6. mailakoak joan ginen. Lehenengo egunean optimist egin genuen. Ni bikoteka Irunerekin izan nintzen.

Bigarren egunean esnatu orduko gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero ur ekintza bat egin genuen ni pirauan ibili nintzen Irunerekin. Piraguan ibiltzetik irten ginenean arropa aldatzera joan ginen bazkaltzera joateko, bazkaldu ondoren beste ekintza batzuk egin genituen. Nik pedalo egin nuen Iraiarekin, Irunerekin eta Leirerekin. Oso ondo pasatu genuen eta gero askaldu genuen, askaldu eta gero pontonera joan ginen pontonean oso ondo pasatu nuen. Gaua heldu zenean sua egin genuen eta Aiora, Iraia, Irune, Leire, Irene, Malen, Maialen, Silvia, Maddi eta nik dantza bat egin genuen. Dantza egin eta gero lotara joan ginen.

Hurrengo egunean esnatu ginen arropa jantzi  eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero etxoletara joan ginen maleta egitera.
Maleta egiten bukatu genuenean jantokiaren ondoan utzi genituen eta ur ekintza bat egin genuen, nik Windsurf egin nuen. Ur ekintzak bukatu genituenean maleta hartu eta itsasontzira joan ginen eta gero autobusa hartu genuen eta Eibarrera joan ginen.

AUPA ZUHATZAJ




ZUHATZAKO KRONIKA

 6. eta 5. mailakoak, Arabako irla batera joan ginen Irailaren 20an. Autobusa 10etan hartu eta  Zuhatza irlako kaira abiatu ginen, han txaleko batzuk eman zizkiguten eta itsasontzi baten sartu ginen.

 Irlan geundenean 5. mailakoei itxaron genien eta bide bat jarraituz bakoitza bere etxolara sartu zen eta lo zakua ohe gainean utzi genuen, gero denbora librea eduki genuen. Bazkaltzeko ordua heldu zen, eta ur kirolak egin genituen ondoren. Nik pedaloa egin nuen eta irlako ura edan genuen gainera, lehenak gelditu ginen. Gero afaldu eta hamaiketan lotara joan ginen.

Hurrengo goizean gosaldu eta ur kirol gehiago egin genituen, oraingoan nik arrauna egin nuen eta lantxa modukoa zen. Bazkaldu eta gero ur kirol gehiago egin genituen Diegorekin piragua egin nuen haize asko zegoen eta orduan oso zaila zen. Gero merienda jan genuen. Jolas librearen ondoren afaltzera joan ginen lotara hamaika eta erdietan joan ginen.

Goizean maletak egin eta gosaltzera joan ginen. Ur kirolen ondoren bazkaldu eta etxerantz joan ginen.

Oso ondo pasatu dut Zuhatzan, batez ere ur kiroletan.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina