BERGARAKO EPELE PLANTA
Apirilaren 12an, gure proiektuari bukaera emateko, Bergarako Epeleko konposta plantara, Oñatiko garbi gunera eta Natur eskola joan ginen.
Bergarako Epele plantan, Debagoieneko hondakin organikoak jasotzen dira, gero konposta egiteko.
Ondoren, Oñatiko garbi gunera joan ginen. Bertan edukiontzi handi batzuk erakutsi zizkiguten, denak material desberdinak zituzten: egurra, metalak, etxeko tresna elektriko eta elektroniko, altzariak, spray etab.
Arratsaldean,Oñatiko Natur eskolan, paper birziklatua egin genuen. Nola egin papel birziklatua?
1.- Hasteko, egunkari zaharrak zatitu, ura, tenperak eta irabiagailuaren laguntzaz ore trinko bat prestatu.
2.- Ondoren egurrez egindako laukietan zabaldu.
3.- Jarraian ola baten laguntzaz, orea ondo zapaldu eta esponjarekin ura zurrupatu.
4.- Bukatzeko sikatzen utzi eta egun batzuetara listo, gure papel birziklatua eginda dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina